DANTZA PLAZAN 2024

Abenduko aste hauetan, 2024ko Dantza plazan egitasmoaren azken emanaldiak egingo dira; Bilboko kultur programa enblematikoenetako bat da hori, tradizio handikoa. Ekitaldi-ziklo honek euskal folklore herrikoia sustatu eta iraunaraztea du helburu nagusia, eta, horretarako, lurraldeko kulturaren erakustaldi sutsua eskaintzen die bertaratzen direnei. Erromerien, dantza-alardeen eta kalejira animatuen bidez, sustraituen dauden ohiturak omentzen dira, herritarrak eta bisitariak modu aktiboan parte hartzera gonbidatzeaz gainera. Dantza plazan ezinbesteko hitzordua dugu dagoeneko, eta, urtero-urtero, kolorez, musikaz eta erritmoz blaitzen ditu hiriko kaleak eta plazak, euskal nortasuna islatzen duen jai-giro bikaina sortuz.