GIMNASIAREN NAZIOARTEKO EKITALDIA

Larunbat honetan, abenduaren 14an, gimnasiaren epizentro bihurtuko da Gasteiz. Urtero, nazioarteko ehun bat gimnasta nabarmen elkartzen dira Mendizorrotzako kiroldegian, diziplina horren egutegiko jardunaldirik garrantzitsuenetako batean parte hartzeko.

Gimnasiaren Nazioarteko XXIX. Ekitaldian, halaber, nazioarteko, Estatuko eta bertako profesionalek ere parte hartuko dute, askotariko modalitateetan (hala nola gimnasia erritmikoan, aerobikoan, akrobatikoan eta artistikoan), emakumeen nahiz gizonen kategorietan.