Maiatza udaberriaren sinonimoa da, eta aitzakia ezin hobea Vitoria-Gasteiz «City of Flowers» bihurtzeko.
«Loreen Jaialdia»-ren lehen edizioak, maiatzaren 13tik 18ra, aromaz, kolorez eta alaitasunez jantziko ditu gure kaleak, hiriko erakunde, denda, ostalaritza eta elkarteen lankidetza publiko-pribatuari esker.
Gozatu egun hauetan Vitoria-Gasteiz beste era batean ikusteko aukeraz: jazz erritmoan, bisitatu loradendak eta bestelako negozioek apainduko dituzten plaza eta monumentu nagusiak. Ibilbide hau osatzeko hitzaldiak, erakustaldiak, erakusketak, tailerrak eta esperientziak egongo dira tokiko saltokien eskutik, baita erakusleihoetatik ibilbideak, gure tabernetan landareetan inspiratutako proposamen gastronomikoak, haurrentzako jarduerak, kirol-jarduerak edo bisita gidatuak ere.