Azaroaren 16an eta 17an ospatuko da Bilbon OPEN HOUSE BILBAO jaialdiaren bosgarren edizioa

Ate irekien munduko jaialdi nagusiak bosgarren edizioa ospatuko du "hiri osasuntsua" izenburupean

Asteburuan Bilbok ateak irekiko dizkie bai herritarrei bai bisitariei hiriaren arkitektura eta hirigintza ezagutu dezaten.

Aurten, jaialdiak 50 “espazio open” izango ditu, eta horietan argi eta garbi bereizten da Bilbo metropolitarraren eraldaketa hiru etapatan: merkataritza-itsasadarra, industria-itsasadarra eta kulturaren eta zerbitzuen itsasadarra. Era berean, jaialdiak beste 15 jarduera/bisita ditu, hala nola bizikletan, itsasontziz itsasadarrean edo familia-tailerretan. Jarduera eta bisita guztiak doakoak dira.

Bisita eta jarduera guztietan talde kontrolatuak ezarriko dira. Informazio gehiago: www.openhousebilbao.org

openhousebilbao2021