Bisita gidatuen proposamen berria Zarautzen: “Eko-paseoak” familian

Bisita gidatuak familian ingurune naturaletara: Iñurritzako biotopoa eta Zingirako basoa

Udalerria inguratzen duten naturguneak ezagutzera emateko asmoz, Zarauzko Turismo Bulegoak, Deba Natura enpresarekin batera, bi bisita gidatu antolatu ditu uda honetarako Iñurritzako biotopoan eta Zingirako basoan, familia turismorako helmuga gisa duen kokapena hobetzeko asmoz.

Iñurritzako biotopoaren bisitak bi orduko iraupena izango du, eta ingurunea interpretatzen laguntzen duen informazioarekin osatzen da. Bestalde, bi ordu eta erdiko iraupena izango du Zingirako basora egingo den bisitak, eta basoan zehar egingo den ibilaldian honen biodibertsitatea azalduko da. Bi bisitak doakoak dira eta 20 laguneko taldeetan egingo dira. Bisiten edukiera gaindituz gero, bi talde osatuko dira, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da Zarauzko Turismo Bulegoan, 943 830 990 telefonora deituz edo turismoa@zarautz.eus helbidera mezua bidaliz.

Informazio gehiago