Egungo testuingurura egokituz, Donostia Turismo kanpaina turistiko berri bat jarri du abian, hiria estatu mailan kokatzeko, eta osagai emozional handiarekin. Helburu nagusia hiria gehien bisitatzen duten helmugen bidaiari potentzialekin konektatzea da, irudi eta mezu pertsonalizatuekin. Helmuga hauek dira: Madril, Katalunia, Euskadi, Nafarroa, Zaragoza, Valentzia, Sevilla eta Malaga.
Kanpainak bi fase ditu. Lehenengoak hiria bisitatu nahi duten baina oraindik ezin duten pertsonei mezu bat bidaltzea du helburu, itxaropen-mezu bat bidaliz. Fase honetan, informazioa eskatzeko formulazioa bete ondoren, pertsonek estrobo bat jasoko dute doan, arraunean funtsezkoa den pieza bat. Bi lagunentzako asteburu bat ere zozketatuko da Lasala Plaza Hotelean*****.
Bestalde, bigarren fasea bidaiatu ahal denean aktibatuko da, eta hiria bisitatzeko gonbidapen zuzena izango da, tokiko planak eta jarduerak barne.