Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiekin, hiru hiriburuetako udalekin eta Eudel Euskadiko Udalen Elkartearekin batera, ‘Euskadi Bono Denda’ eta ‘Euskadi Turismo Bono’ izeneko bonuak kaleratu ditu, ostalaritza, jatetxeak eta turismo sektoreari zuzenduta. Bonu bakoitzak 5, 10 edo 20 euroko kostua izango du, baina 10, 20 eta 60 euroko balioa, hurrenez hurren. Abenduaren 31ra arte izango da kanpaina hau mantxan.
EUSKADITURISMOBONO webgunearen bidez lortu ahal izango dira, non programari atxikita dauden enpresen zerrenda ikusi ahal izango da. Orain arte, kanpainari gehitu diren establezimenduak mota guztietakoak dira, bai hotelak eta jatetxeak, bai enpresak.
Aldi berean 2 bonu bakarrik gastatu ahal izango dira faktura berean, gehienez 40 euroko balioarekin.